Mostrando entradas con la etiqueta euskal selekzioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskal selekzioa. Mostrar todas las entradas

sábado, 1 de diciembre de 2007

ONE WALL AZKOITIAN: Garazi eta Maddi 3. eta 4. posturako partidua gaur eta Gorka eta Unai aurrera


Paper ona jokatzen ari dira pilotari euskaldunak One Wall-ean. Eskuz banaka lan gehiago izaten ari diren arren, Gorka Urtasunek atzo gaoizean ez zuen porrota ezagutu. Beraz, gaur aurrera jarraituko du txapelketan.

Binaka nahiko ongi defendatzen ari dira pilotari gehienak. Horrela, Garazi Martinez eta Maddi Mendizabalek gaur, arratsaldeko 16.00tan 3. eta 4. postuetarako partida daukate semifinaletan, faborito diren USA-ko neskek eurak mendean hartu ta gero 2-0.

Unai Albarado arabarrak, Gordon-ekin batera, nahiko zeresan ematen ari dira, atzokoan Gabiola-Arriagaren kontra bi partidu oso ikusgarri jolastuta.

Aupa neskak!!!! Aupa Unai, Gordon eta Gorka!!!


**Bueno, bueno bueno! Eta zelako ingeles-amerikano maila ari naizen hartzen. Tanto pa sorry!! jajaja, parre batzuk bota genituen bai zaharra, ziskar eta hirurok Ataungo Naiararekin ere. Bera, indibidualean USAren kontra galdu ondoren eliminatuta gelditu eta Maddi eta Garaziren botilero zegoelarik. Gero arte kuadrila!!!

jueves, 29 de noviembre de 2007

EUSKAL HERRIKO ‘One Wall’ SELEKZIOA GOGOTSU AURKEZTUKO DA AZKOITIAN (28/11/2007)

Neska ta mutil, heldu eta gazte, Azkoitiko Oteiza eta Gurea pilotalekuetan batuko dira ostiral, larunbat eta igande honetan Holanda, Irlanda, Ingalaterra eta EEBB-tako ia 100 pilotari. ‘One Wall’ ean arituko dira denak, banaka zein binaka, lehia garrantzitsuan maila onena ematekotan.
Euskaldunak –gizonezkoetan- Europa mailan duten nagusitza mantentzen saiatuko dira eta, aldi berean, estatubatuarrei ezustekoren bat ematen ere. Neskak ordea lehen saiakera dute asteburukoa. Palan jokatzea dute ohiko denek ere baina aurrez eskuz ere aritutakoak izaki gehienak, joku ona erakusteko aukera badute.
Entrenamenduetan ondo aritu ostean, partiduetan eman behar dute heurena. Beste herrialdetako nesken kontrako horretan, lehiatzea garrantzitsua da, garaitzea gehiago baina batez ere helburu nagusia jokamolde honetan zein mailatan gauden eta noraino iristeko aukera dagoen frogatzea da euskaldunen nahia.
Kanpotarren artean Rookie Wright amerikarra aitatu behar. Bikaina ei da baina berarekin datozen Calles, Priola eta konpainia ere pilotari handiak izango dira.Irlandarren artean James Doyle nabarmendu behar nahiz eta aurrez honuntza etorri den guztietan emaitza kaxkarrak lortu dituen.
Gure pilotarien artean, bertan izango dira Amantegi, Pradera edo Gallastegi nabarmendu daitezke.



**Eta argazkiak?

viernes, 16 de noviembre de 2007

EUSKAL PILOTARIAK JADANIK ITALIAR LURRETAN DIRA (16/11/2007)

EUSKAL PILOTARIAK JADANIK ITALIAR LURRETAN DIRA (16/11/2007)
Loiu-n goiz goizetik atera, Madrilen geldialdia egin eta Milán hirian lurreratu ostean Euskadiko Euskal Pilota Federazioko delegaritza Niza-Monferrato herrixkan da dagoeneko.
Lau pilotari eta bi delegatuz osatutako taldea gustora eta lasai dago italiar lurretan bihar hasiko den lehiaketaren zai. Bertan, herrialde ezberdinetako jokalariekin egingo dute topo eta aurkari gogorrenen artean estatubatuarrak eta irlandarrak izango dituzte.
Dena dela, astelehenean emaitza onen jabe izanda etortzeko asmoa daukate.

lunes, 15 de octubre de 2007

Garabai-ri aipamena egunkarietan

AMANTEGI ratifica su hegemonía en One Wall en Larrabetzu, al mismo tiempo que consiguen también txapelas G.Gallastegi, P.Espinar, L.Gandiaga y M.Andueza (15/10/2007)

Tras casi 100 partidos disputados en la jornada dedicada al ‘One Wall’ Egoitz AMANTEGI se ha vuelto a coronar como rey de la especilaidad al vencer el Individual y el Parejas, este junto a Gandiaga II, en una disciplina en la que marca la diferencia. Además de él han brillado y logrado la txapela Markel Andueza y Gaxi Gallastegi –Individual sub-20 chicos y chicas-, y Patricia Espinar –Inidividual y Parejas Senior-.
De todos modos, no han sido los únicos que han destacado en Larrabetzu pues los pelotaris de Zaratamo Urrutikoetxea y Elezkano –subcampeones Parejas-, los lekitxarraz Gabiola y Arriaga, el sopeloztarra Gordon o los alaveses Albarado, Garazi Martinez, Eneritz Pérez y Garazi Gomez de Segura han jugado a gran nivel. En total, en torno a 50 pelotaris han jugado en Larrabetzu a una modalidad distinta pero atractiva y motivante con la cual todos han disfrutado. Ahora la tarea de confeccionar la selección de Euskal Herria para la competición internacional de Azkoitia recae en el seleccinador vasco que no lo tendrá nada fácil.



ZORIONAK, GARABAI!!! A ver si te haces internacional!!! Zorte on eta... a ver si suena la flauta!