miércoles, 17 de octubre de 2007

Gazteen aukera berriak




















Atzo Mikel Olazabal-en inguruan hitz egiten bagenuen, gaur berria da beste estelar batean sartu dutela. Aitorrekin batera Capellan eta Goñiri egingo diete aurre igandean Eibarren.

Olazabalek maila erakusten badu, mantendu dezatela portaera normal bat berarekin enpresariek, gaur egun ematen duela ez zaiela ezer inporta euren pilotarien egoera animikoa. Ba oso galduta dabiltza, pilota bezalako kirol batean burua ongi eukitzeak partiduaren %50 edo gehiago suposatzen duelako.

ZORIONAK MIKEL!!


Afizionatuetan, berriz, badaude beste egoera batean dauden pilotariak. Hau da, denboraldiko pilotari onenetarikoa izanik, izena ematen duten torneoetan sartzeko aukera eman nahi ez dietenak. Horien artean Gorka Urtasun iruritarra daukagu. Hala ere, bera ez da kokildu ta gaur semifinal berri batean dabil. Azanzarekin Garziandia eta Gurrutxagaren kontra arituko da.

ZORTE ON, GORKA!! Balio duzuna erakusten ari zara-ta!! Aukerak helduko zaizkizu!!

No hay comentarios: