Esku pilotariak izan ziren aurkeztu ziren gehienak, neskak gehien bat palan ibiliak izan arren. Goizean, banan-banakoa jokatu zen eta hasierako partiduatean ikusi ahal izan genuen zein desberdina den fronteniseko pilotarekin jolasten den modalitate hau, esku pilotarekin alderatuta.
Frontoi arruntean faborito argiak izan zitekeenek, hasierako paryiduak erraz galdu zituzten 11-00, 11-01, 11-02... Tanto gehiago egin arren, markadorean igotzeko sakea zure alde euki behar baituzu.

Jarraian hainbat argazki jarriko ditut, bai partehartzaile gehienena, bai txapeldunena horien artean. Izan ere, atzo dohainin onenak erakutsi zituzten pilotariek Azkoitiko "mundial"-ean parte hartzeko aukera izango baitute.







No hay comentarios:
Publicar un comentario