EPELen sartzeko gutxieneko baldintzak eskatu ditu Frontisek
ESKU-HUSKA Frontisek Enpresen Ligara (EPEL) eskutitza bidali zuen duela hamabost egun partaide izateko gutxieneko baldintzak zeintzuk ziren galdetuz, webgunean ez baitira ageri. Enpresak oraindik ez du inongo erantzunik jaso. Aspe eta Asegarce dira EPELeko partaide bakarrak.
Liga profesionala sortzeko bilerek aurrera jarraituko dute
TRINKETA Frantziako Pilota Federzioak liga profesionala sortu nahi du, eta heldu den asteazkenean hirugarren bilera egingo dute. Federazioak EPB, Berezkoak elkartea, Pilote Passion eta Ipar Euskal Herriko liga deitu ditu bilerara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario