domingo, 23 de diciembre de 2007

Garmendiak errepikatu nahi, baino ezin

Garmendiak errepikatu egin nahi du

Bi atzelari baino ez dira EL DIARIO VASCO torneoko historian txapela bi aldiz jantzi dutenak: Unai Apeztegia (1994 eta 1995) eta Jabi Oteiza (2003 eta 2005). Unai Garmendia zerrenda labur horretan sar daiteke gaur Zarautzen irabaziz gero. Izan ere, iazko txapelduna da. Aritz Lasa lagun zuela irabazi zuen 2006an eta bigarren aldiz ilaran sailkatu da finalerako. Gainera, jarraian lortuko luke, Apeztegiak bere egunean egin zuen bezala.

Beasaingo CAF enpresan egiten du lan Garmendiak: «Goizeko zazpietan sartu eta arratsaldeko hiru eta erdietan irteten naiz. Bazkaltzeko ordu erdi izaten dugu. Beti nahi izaten da hobeto aritzea, baina konforme nago nire joko puntuarekin. Ostegunean entrenamendua egin genuen Aritzbatalden».

Mikel Beroiz da Zarauztik urrutien bizi den finalista, Huarten, Iruñea ondoan. Goiz ibili beharko du: «Zortzietan jaikiko naiz ohetik. Hamarrak eta laurdenetarako pilotalekuko aldagelan egon nahi dut. Iazko finala nire bi taldekidek, Garraldak eta Linzoainek, jokatu zuten eta lagunekin joan nintzen ikustera. A zer nolako giroa zegoen Tolosako Beotibarren! Oso polita izan zen».

Urte ona daramala aitortu du Beroizek: «Gustura nago. Azaroan Kuban izan nintzen selekzioarekin eta banuen kezka handik etorrita nolako jokoa aterako ote nuen. Baina ez dut behera egin. Ondo nago».

Jon Landaburu izango du aurkari gaurko finalean. Herenegun partida jokatu zuen Mallabian: «Bizkaiko junior mailako buruz buruko txapelketa. Gili irabazi nion. Nire bikotekide Urrutikoetxeak nagusi mailako binakako finala galdu zuen, berriz, Kantxorekin Erauskin II.a eta Zabalaren aurka».

«Urrutikoetxearekin erraz egiten da pilotan», dio Elorrioko atzelariak. «Asko lagundu dit eta torneoak joko puntu onean harrapatu du. Aurrelari luzea da. Ni neu eskutik larri samar ibili naiz, baina errekuperatu dut. Ondo daukat orain».


**Pena bat Andertxo, Mikel ta Unairengatik. Hurrengo baten izango da.

Ta Aitorrekin adi, nik uste uda honetarako debutatuko duela ta! Si no, al tiempo!

Eta eskerrak ematea Unai-ri hartutako lanagatik ta Mikel-i sarrerengatik!!

No hay comentarios: