sábado, 1 de diciembre de 2007

ONE WALL AZKOITIAN: Garazi eta Maddi 3. eta 4. posturako partidua gaur eta Gorka eta Unai aurrera


Paper ona jokatzen ari dira pilotari euskaldunak One Wall-ean. Eskuz banaka lan gehiago izaten ari diren arren, Gorka Urtasunek atzo gaoizean ez zuen porrota ezagutu. Beraz, gaur aurrera jarraituko du txapelketan.

Binaka nahiko ongi defendatzen ari dira pilotari gehienak. Horrela, Garazi Martinez eta Maddi Mendizabalek gaur, arratsaldeko 16.00tan 3. eta 4. postuetarako partida daukate semifinaletan, faborito diren USA-ko neskek eurak mendean hartu ta gero 2-0.

Unai Albarado arabarrak, Gordon-ekin batera, nahiko zeresan ematen ari dira, atzokoan Gabiola-Arriagaren kontra bi partidu oso ikusgarri jolastuta.

Aupa neskak!!!! Aupa Unai, Gordon eta Gorka!!!


**Bueno, bueno bueno! Eta zelako ingeles-amerikano maila ari naizen hartzen. Tanto pa sorry!! jajaja, parre batzuk bota genituen bai zaharra, ziskar eta hirurok Ataungo Naiararekin ere. Bera, indibidualean USAren kontra galdu ondoren eliminatuta gelditu eta Maddi eta Garaziren botilero zegoelarik. Gero arte kuadrila!!!

No hay comentarios: