Pelota
Unai Garmendia sudurretik odola dariola egon zen
Txema Urrutia medikua aldagalera joan zitzaion sendatzera. Cecilio ordezkoari gertu egoteko esan zioten
24.12.07 -
J.L.

ZARAUTZ. DV. Unai Garmendia sudurretik odola dariola egon zen aldagelan nagusien mailako finala hasi baino minutu batzuk aurretik. Alarmak piztu ziren antolatzaileen artean. «Garmendia ez dago ondo», esan zieten. Odola geratu ezinik aurkitu zuten. Artean, promesa mailako finala jokoan zen.
Aspe enpresak harmailetan zeuzkan kideen artean ziren Txema Urrutia sendagilea eta Javi Pérez prestatzaile fisikoa. Berria jaso bezain azkar jaitsi ziren biak aldagelara. «Ordu erdi inguru egon naiz odola geratu ezinik», esan zigun Garmendiak finala bukatu ondoren. Lehenengo ahalegina alferrik izan zen. Sudur zuloak itxi arren, odola galtzen zuen Legorretako mutilak. Bigarrenean, bai, geratu zioten jarioa.
Lagunak baino geroago irten zen kantxara berotzera. Ordurako, Cecilio ordezko atzelaria beroketan hasita zen, antolatzaileek hala aginduta. Urduritasunez bizi izan zituzten uneok Garmendiak berak zein Renobales aurrelariak.
«Gripearen sintomak nabaritu nituen ostegunean», zioen Garmendiak. «Larri ibili naiz, baina finala jokatzeko moduan ikusi dut nire burua. Baina goizean, esnatu ondoren, ordu laurden bat eman dut sudurretik odola dariola. Geratu da, baina aldagelan berriz hasi zait».
«Sudur zuloak itxi dizkit sendagileak eta jokatzeko moduan geratu naiz», esan zuen Legorretako atzelariak. «Halere, arnasa en nuen bestetan bezala hartzen eta ito egiten nintzen. Horregatik sartu da jokoan hainbeste Renobales».
Dena den, Unai Garmendiak ez zuen aitzakiarik topatu nahi: «Mendizabal eta Jauregi hobeak izan dira eta kito. Guk baino hobeto jokatu dute».
Ikusleak, bikain
Renobalesen eta Garmendiaren lagunek ez zuten etsi azken tantora arte. Bukatu ondoren ere kantuan segi zuten, Mendizabalen eta Jauregiren jarraitzaileekin batera. Pilotalekutik ez zen inor txalorik entzun gabe joan etxera.
Giroa, berriz, aparta. Zutik jende asko egon zen, batzuk eskilaretan eseri ziren, kantuan, bakoitza bere pilotariari animoak emanez, tanto onak txalotuz nahiz eta aurkariarenak izan eta motelaldietan pilotariak piztuz. Tantoek irauten zuten artean errespetu osoz egon zen jendea. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete joandako guztiei.

Renobales eta Garmendia, atsedena hartuz. [APREA] **Eta atzean gu! jejeje

No hay comentarios:
Publicar un comentario