domingo, 25 de noviembre de 2007

ARGOTE vs DIAZ: bigarren mailako finala

ARGOTE vs DIAZ: bigarren mailako finala

ARGOTEK PROMOZIO LAU ETA ERDIKO FINALA JOKATUKO DU DIAZEN KONTRA [Photo] [Photo] Jokin Argotek Promozio Lau eta Erdiko BBK txapelketako finala jokatuko du Diazen kontra bart Mallabian partidu gogor batetan Olaetxea 22-13 mendea hartu eta gero.
Nahiz eta markadoerak bestelakoa irudikatu neurketa borrokatua eta pilotakada askotakoa suertatu zen. Azkenean Argoteren tinkotasuna eta lurraren zakartasunak, Olaetxearen erremateak moteldu zituena hain zuzen ere, garaipena eman zioten Zarauzko pilotariari.
Finala abenduaren 8an izango da Tolosan.

No hay comentarios: