lunes, 26 de noviembre de 2007

Arraztoa aurrera elitekoan

SOTO ETA ARRAZTOA NAFARRAK BANAKAKO ELITE LEHIAKETAKO AURREFINALETAN IZANGO DIRA (24/11/2007)
2007.urteko BANAKAKO ELITE lehiaketako aurrefinalak erabakita daude. Zabala eta Soto dira lehen finalerdiko protagonistak eta A.Beitia eta Arraztoa bigarrenekoak. Bizkaitarrek aurreko ostiralean lortu zituzten txartelak Gil eta Oar Arteta mendean hartuta. Nafarrek atzo bete zuten beren zeregina. Fin eta serio biak ala biak xamur atera zituzten partiduak aurrera. Soto eta Boto-ren arteko berdindua joan zen 10-10erarte baian bigarren zatian goitik behera menderatu zuen nafarrak Arabako txapelduna 12 tantu errezkan eginda (10-22). Arraztoak ere ez zuen eragozpenik izan Parte bizkaitarra mendean hartzeko, azken markagailuak, 22-12, argi erakusten du garailearen nagusitasuna.
Datorren ostiralean, azaroaren 30ean, jokatuko dira bi finalerdiak. BIZKAIA-NAFARROA lehi politak biak ere. Finala, abenduaren 14rako dago iragarrita.



Eta bikoteetan:

AMANTEGI-IRURETA eta RENOBALES-LOPEZ-ek AURREIKUSPENAK BETE ETA ESKUZ BINAKAKO ELITE TORNEOAREN AURREFINALAK LORTU DITUZTE (25/11/2007)
Pilotalekuko berogailuak eta hurreratutako jende mordoxkak dexente girotu dute gaur Zumarragan jokatu den ESKUZ BINAKAKO ELITE txapelketaren lehen final laurdenetako jaialdia. Aurreikuspenak bete egin dira baina lehenengo partiduan dexente sofritu behar izan dute Amantegi eta Iruretak, azken honek eginiko lan eskasa dela eta. Halere, azken txanpan, pixkat hobeto jokatu du beasaindarrak eta ezustekoari ateak itxi dizkio biko faboritoak.
Bigarren lehian, Renobales eta Lopez-ek ez dute arazo larregi izan Yoldi eta Beroiz menderatzeko. Aurreti jarri eta abantailak mantentzeaz gain, areagotzera jo dute bigarren zatian bikote sendoa direla argi utziaz.
Datorren igandean, bigarren jaialdia jokatuko da BELOKI pilotalekuan. Ollo-J.Bengoetxea eta Onsalo-Garmendia izango dira faborito, hurrenez hurren, Baez II-Larrinaga eta M.Gonzalez-Linzoain bikoteen aurrean baina hori kantxan erakutsi beharko dute.

No hay comentarios: