Azaroaren 30etik Abenduaren 2ra bitartean nazioarteko One Wall txapelketa jolastuko da Azkoitin. Horretarako, Euskal Herri osoko neska eta mutilak aritu ziren aurreko ostiralean Durangon probak egiten. Ostiral honetan berriro izango dute euren dohaiak erakusteko aukera.
Bertatik, 16 sailkatuak (8 neska eta 8 mutil) aterako dira. Hauek, azkenengo entrenamendu bat eginez hurrengo astean dagoeneko Azkoitin, bertan jolastuko baita txapelketa. Bai Oteiza pilotalekuetan, bai Gurea-n. Txapelketaren aurkezpena 29an litzateke.
Zorte on pilotari guztiei!!! (Beti bezala, batzuei bereziki, jejeje)
No hay comentarios:
Publicar un comentario