jueves, 29 de noviembre de 2007

EUSKAL HERRIKO ‘One Wall’ SELEKZIOA GOGOTSU AURKEZTUKO DA AZKOITIAN (28/11/2007)

Neska ta mutil, heldu eta gazte, Azkoitiko Oteiza eta Gurea pilotalekuetan batuko dira ostiral, larunbat eta igande honetan Holanda, Irlanda, Ingalaterra eta EEBB-tako ia 100 pilotari. ‘One Wall’ ean arituko dira denak, banaka zein binaka, lehia garrantzitsuan maila onena ematekotan.
Euskaldunak –gizonezkoetan- Europa mailan duten nagusitza mantentzen saiatuko dira eta, aldi berean, estatubatuarrei ezustekoren bat ematen ere. Neskak ordea lehen saiakera dute asteburukoa. Palan jokatzea dute ohiko denek ere baina aurrez eskuz ere aritutakoak izaki gehienak, joku ona erakusteko aukera badute.
Entrenamenduetan ondo aritu ostean, partiduetan eman behar dute heurena. Beste herrialdetako nesken kontrako horretan, lehiatzea garrantzitsua da, garaitzea gehiago baina batez ere helburu nagusia jokamolde honetan zein mailatan gauden eta noraino iristeko aukera dagoen frogatzea da euskaldunen nahia.
Kanpotarren artean Rookie Wright amerikarra aitatu behar. Bikaina ei da baina berarekin datozen Calles, Priola eta konpainia ere pilotari handiak izango dira.Irlandarren artean James Doyle nabarmendu behar nahiz eta aurrez honuntza etorri den guztietan emaitza kaxkarrak lortu dituen.
Gure pilotarien artean, bertan izango dira Amantegi, Pradera edo Gallastegi nabarmendu daitezke.



**Eta argazkiak?

No hay comentarios: